miércoles, 7 de mayo de 2014

UDABERRIA




 Argi-urratzean ba-noa mendira.
 Gaiñetan Egoa, bertan geldi da;
 mendiak garbi ta bertsn ager dira.



 Leenik urritza da gara txintxilletan;
 izotzak ez ba'du galtzen aurrenetan,
 aurrek ba'dukete naiko lan ortzetan.

Haurrak egindako hormairudia


 Ogeiarten gaude. "Ogeiartez kuku",
 surten, il ez nadin, garaiz otsegin du;
 udaberrietan ez bekit mututu.



 Txabaltzear dago oraintxen orria;
 billa dabil kuku besteren kabia;
 laister Pazkoa da, ba-dator bizia.



 Mugitzen asi da landetan belarra,
 ustai-antza dago bel-beltza kalparra,
 udaberriaren leenen irriparra.



 Belararte artan zizak txuri txuri,
 aiekin egingo arrautz-opil guri;
 baiña, Joxe Mari, ez atsegin zuri.



 Zozo bikotea bide baztarretan
 axtaparka dabil artille bilketan,
 ardizaarrak utzi baitio larretan.



 Ari da bizia berritu naiean,
 kabiak an emen ostazabaltzean;
 arraultzak berela eta ama gaiñean.



 Ene! Gertatua: arkaitz gorrietan
 eserita nengon Ostaro leenetan,
 zerura begira, ez deusen kezketan.



 Ontan, begira det nere oiñetara,
 sugea kiribil nere makillara,
 dir dir egiten zun atorratik ara.



 An, bazterragoan uts utsik atorra,
 artan igaro du neguko mozkorra;
 ark ere nai luke bizi il-ezkorra.



 Bizi nai guk, bizi betiko argitan,
 beti nai genduke egon eguerditan;
 il-bearrak gauzka ikara larritan.



 Bai alaia dala zerura-uste au!
 gorputz ustelkorra naiz geldi dedin gau,
 orduntxe bertantxe, animak argi dan.


                      Lizardi (1962)

UDABERRIA

UDABERRI



 Argi-urratzean banoa mendira.
 Gainetan Egoa, bertan geldi da;
 mendiak garbi ta bertsn ager dira.



 Lehenik urritza da gara txintxilletan;
 izotzak ez ba'du galtzen aurrenetan,
 aurrek ba'dukete naiko lan ortzetan.



 Ogeiarten gaude. "Ogeiartez kuku",
 surten, il ez nadin, garaiz otsegin du;
 udaberrietan ez bekit mututu.



 Txabaltzear dago oraintxen orria;
 billa dabil kuku besteren kabia;
 laister Pazkoa da, ba-dator bizia.



 Mugitzen asi da landetan belarra,
 ustai-antza dago bel-beltza kalparra,
 udaberriaren leenen irriparra.



 Belararte artan zizak txuri txuri,
 aiekin egingo arrautz-opil guri;
 baiña, Joxe Mari, ez atsegin zuri.



 Zozo bikotea bide baztarretan
 axtaparka dabil artille bilketan,
 ardizaarrak utzi baitio larretan.



 Ari da bizia berritu naiean,
 kabiak an emen ostazabaltzean;
 arraultzak berela eta ama gaiñean.



 Ene! Gertatua: arkaitz gorrietan
 eserita nengon Ostaro leenetan,
 zerura begira, ez deusen kezketan.



 Ontan, begira det nere oiñetara,
 sugea kiribil nere makillara,
 dir dir egiten zun atorratik ara.



 H)



Agurra

Kaixo txurdi eskolako laguntza gelako irakasleak